XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horrelako egiturek gure inguruan duten garrantzia kontuan hartuz, zalantza edo eta arrisku horiek zehazten saiatuko gara.

7.6. POSIBLE AL DA GURE LEGERIAN KOOPERATIBEN TALDE HORIZONTALAK ERATZEA?

Nahiz eta gure legerian debeku argirik ez egon, zalantza larriak egon dira horrelako taldeen bideragarritasun juridikoaz.

Dakigunez, horrelako taldeak Europako arauterietan herri bakoitzean baimendurik daudenean arautzen dira. Europako legeria hori indarrean egonda, Espainiako legegileak uko egin dio horrelako legezko egiturak arautzeari. Beraz, ematen du talde horiek ez daudela baimendurik Espainiako zuzenbidean.

Hala eta guztiz, hemengo kapital-sozietateen errealitatean, behin eta berriz agertu dira sozietate batzuen aginpideak beste sozietate batzuen eskuetan uztearen kasuak, beti ere administrazio-aginpideen arloan, eta ez batzar orokorraren aginpideen esparruan.

Oso ezberdina da egoera kooperatiba-elkarteen arloan. 417. E. IRUJOk (Concentración.... aip., 50/51. orr.) hauxe uste zuen Espainiako orduko legeriaz: Kooperatiben legeria balizko menpekotasun-kontratuak eratzearekin bateraezinak diren oinarri-irizpideetan oinarritzen da. Bertan, taldeak eratzeko modu hau argi eta garbi onartzen duten araupen zehatzak daude:

a) Kontsolidaturiko taldeen zerga-araupena (Estatu-arloko Dekretua eta Foru Arauak)

b) 1993ko Euskadiko Kooperatiben Legean Bigarren Mailako Kooperatiben araupena.

Hala ere, horrelako kooperatiba-taldeen bideragarritasunak ez du ziurtatzen hauen barruan egiten den edozein motatako aginpideen esku-uztea. Esku-uztea zalantzagarria izan daiteke batzar orokorren aginpideen kasuan (Estatutu eta Barne Arautegiak onartzea, bateango baltzuei egin beharreko aldizkako ekarpenak, etab.)

Hau guztia kontuan hartuz, ondokoa esan dezakegu:

a) Oro har, guztiz zalantzagarria da talde horizontalak legearen arabera bideragarriak izatea.